NOOC / MOOC / SPOC kurtsoak




Gai honi sarrera emateko, azken urteetan teknologiak asko aurreratu duenez, zenbait ikastaro sortu
dira esparru honetan atzean ez geratzeko. Ondoren, on-line ikastaro mota ezberdin batzuen
ezaugarriei buruz hitz egingo dugu.


NOOC
Nano ikastaro ireki, masibo eta online. Nano Learning Experience Online Open Course. Kurtso
honek hasiberriei esparru honetan oinarrizko gaitasunak eta ezagutzak izateko aukera eskaintzen die.
Bere iraupena ordu batetik 20 ordutara doa eta dohainik dira. Izaera independentea dute, ez dira
beste formakuntza moduloei lotuta egon behar, nahiz eta ikasleek ikasketa prozesua ebaluatzeko
beste jarduerekin lotura bat egin.


INTEF (Instituto Nacional de Tecnologías Educativas y de Formación del Profesorado) ikastareak, 3
orduko iraupena du eta hainbat ikastaro eskaintzen ditu, hala nola: Resuelve con creatividad, Respeta
al autor, Actualízate con la red…


Hainbat NOOC egin daitezke jarraian, formakuntza jarraia izateko aukera ematen. Modu horretan ez
dira online dauden ikastaro luzeak egin. ​IKTen apostua egiten dute eta tresna berriak edo programak
oso modu egokian kudeatzen dituzte.

MOOC
​On-line Ikastaro Masibo irekiak edo MOOC (Massive Open Online Courses), formakuntzarako
modalitate berri bat dira, eduki-difusio web-a bideratutako proposamena, kolaboraziora irekitako
ikasketa jarduera plana eta parte-hartze masiboarekin. Izen-emate libreko ikastaroak dira, sartzea eta
proposamen hezigarria jarraitzea nahi dutenentzat. Bere proposamenak plataforma batzuen bidez lan
egitea denez, hauek dira horietako batzuk: Iversity edo Coursera.


MOOC ikastaroak bideo-formatuan eskaintzen dira, modu horretan edozein unetan berreskuragarria
izan ditzakezu. Gainera, ikastaroak doakoak, masiboak, irekiak, online dira izatez eta erabiltzailearen
ikasketa era autonomoan bultzatzen dute.
Hauen ezaugarriak ondorengoak dira:
  • Matrikulazioetan mugarik ez izatea:​ Plaza-kopurua mugagabea da, eremua globala da eta
  • interes eta helburu desberdinak dituzten ikasleei zuzenduta daude.
  • Online jarraitu ahal izatea:​ Ikastaroa urrutitikoa da, ordenagailu, mugikor adimentsu edo
  • Interneteko konexioarekiko tableta soilik izan behar dira eta web-nabigatzailea erabili behar
  • da. Etxetik eroso egin daiteke, era malguan eta ikasle bakoitzaren erritmora.
  • Irekia eta doakoa izatea:​ Ikastaroan erabiltzen diren materialak doakoak dira eta Interneten
  • eskuragarri daude. Ikasleek aurrez soilik izena eman behar dute ikastaroa lortzeko.
  • Doakoak diren material eskuragarriak edukitzea: ​Bere egitura, ikasleen ikasketa
  • autonomoa bultzatzeko sortuta dago, hainbat baliabiden bitartez.
SPOC
Spoc-ek Small Private Online Course ren laburketa izango litzateke. Honek Mooc- en oinarrizko
ezaugarri batzuk mantentzen ditu. Besteak beste, on-line egiten diren ikastaroak direla. Hala ere
bereizgarri moduan esan daiteke ez direla masiboak eta ez direla irekiak. Jende kopuru txikietara
bideratutako ikastaro eredua izateak irakasle-ikasle arteko interakzioa hobea izatea izaten du eta
ikasleek arreta pertsonalizatuagoa dute, nahiz eta aurrez aurre ez egoteak interakzio hori nabarmen
baldintzatu. On-line egindako kurtso mota hau konpetentzien garapenera bideratutako esperientzia
bat da bereziki sarean kolaborazioaren, ikasketa autonomoaren eta hezkuntza komunitateetan parte
hartzearen ingurukoak.
Hauek dira ikastaroetan lantzen diren gaiak, beste batzuen artean:


  • Ziber-jazarpenari aurre egiteko neurri eta jarrerak.
  • Personal learning enviroment.
  • Sarean babesteko jarraibideak.
  • Komunikazio digitala.
  • Konpetentzia matematikoaren eta zientzia eta teknologiaren oinarrizko konpetentziaren irakaskuntza.

Comentarios