NORTASUN DIGITALA ETA AZTARNA DIGITALA


Nortasun digitala, interneten barruan identifikatzen gaituen ezaugarrien multzoari deritzogu, sarean ere
gure nortasuna eraikitzen dugularik. Ezizen bat erabili ala gure izen errealaren artean aukeratzen
dugunean edota blogetan idazten dugunean, gure erretratu digitala ari gara egiten  (Odriozola, M. 2013).
Internetaren erabilera handitu egin da eta ondorioz, sarean pertsonen nortasunari buruzko informazioa
ere handitu egin da.

Identitate digitala hainbat motatako datuez osatuta dago. Ale batetik datu formalak daude, kontzienteki
jartzen ditugunak. Baita datu formalak, hauek kontziente izan Gabe jartzen ditugu sarean. Bestetik,
datu errealak sarean dauden egiazko datuak dira. Eta azkenik, datu imajinarioak beste norbaitek
asmatutako gure datuak dira.


Aztarna digitalari dagokionez, interneten nabigatzen dugun bakoitzean, egindakoaren arrastoa edo
aztarna digitala uzten dugu momentu oro, hala nola, datu pertsonalak.

Hortaz, ikusten duzuenez nortasun digitala eta aztarna digitala batera doaz, bata bestearen osagarri
izanik. Guk plataforma ezberdinak erabiliz, gure nortasun digitala eraikitzen dugu eta hori dela eta
sarean gure arrastoa, hots, guri buruzko informazio ezberdinak uzten ditugu.

Nortasun eta aztarna digitalak izugarrizko abantailak eskaintzen dizkigu. Hala nola, sozializazioa (sare
sozialei esker gure antzinako lagunekin komunikatzeko aukera dugu, baita harreman berriak sortzeko
ere), lana (enpresa ugarik internet bidez egiten dituzte kontratazioak), negozioetako kalitateak hobetzen
ditu eta herrialde ezberdinetako Informazio ugari jaso dezakegu berehala.

BAINA KONTUZ!
Gaur egun edonork ikertu dezake gure nortasun digitalari buruz. Gainera, eskuratu dezaketen
informazioarekin erabilera ona edo txarra egin dezakete, eta, aldi berean, honek arrisku maila handia
ere ekar dezake. Honekin, aintzat hartu beharko genuke zer motatako informazioa jartzen dugun sarean,
edonoren eskuan jaso daitekeena.

Comentarios