JAIOTERRI DIGITALA


Marc Prensky-k, 1946. urtean New Yorken jaoitako idazle eta hezkuntza hizlariak, natibo digital eta
etorkin digital terminoak asmatu zituen.


Natibo digitalen taldea 1990 urtetik aurrera jaiotako pertsonek osatzen duten taldea da. Internetaz eta
teknologia berriez baliatzeko gai dira, besteak beste, ikasteko, harremamtzeko, informazioa jasotzeko
eta jolasteko. Natibo digitalean dauden pertsonek hainbat gaitasun garatu dituzte teknologiak
menperatzeko: webguneen bitartez lan gehiago egiten dute, heziketa ludikoa bilatzen dute bideoen
bitartez, testuak baino grafikoak nahiago dituzte eta aldi berean jarduera bat baino gehiago egiteko gai
dira.




Etorkin digitalen taldean, ordea, 1980eko hamarkadan sortutako boom teknologikoa baino lehenago jaio
zirenak daude. Pertsona hauei asko kostatzen zaie mundu honetara egokitzea. Gainera, teknologia
etengabe ari da eboluzionatzen.


Natibo eta etorkin digitalen artean desberdintasun ugari daude. Esate baterako, etorkin digitalek ez dute
baloratzen natibo digitalek lortutako gaitasunak teknologiekin aritzeko. Ondorioz, haien modura irakatsi
egiten dute, orden batean, pausoz-pauso,haiek ikasi zuten modura. Bestetik, pertsona lasaiagoak direla
esaten da, eta jarduera bat bukatu arte ez dutela beste bat hasten. Jaioberri digitalek, ordea, ikasteko
bilaketak egiten dituzte, saiatzen eta huts egiten dute, galderak interneten bilatzen dituzte, etab.


Jaioberri digitalek erabiltzen dituzten tresnen artean, mugikorrak, pendrivak eta konsolak aurkitzen
ditugu. Orokorrean, tresna txikiak dira, eramangarriak. Iza ere, gazteek asko bidaitzen dute.


Argi dago gaur egungo ikasleen pentsatzeko eta informazioa barneratzeko modua oso
desberdina dela. Teknologia gero eta konplexuagoa da beraz, etorkin digitalei gero eta gehiago
kostatzenzaie herramienta digital hauen erabilpena. Natiboen trebetasuna, ostera, denborarekin hobetzen
joaten da eta teknologien erabilpena haien irakasleena baino hobea da kasu askotan.


Garai teknologiko honek ebakidura digitala sortu du, hobeto esanda, mundua banatu du bai natibo
digital eta etorkin digitalen artean, bai mundu moderno eta txiroaren artean. Pobrezia bizi diren
herrialdeetan zaila da etorkin eta natibo digitalak bereiztea. Izan ere, nahiz eta teknologia hauek
erabiltzeko aukera izan ez dute hauek erabiltzen jakingo. Hala ere, Mark Andersonen aburuz, 2020.
urtean Lurreko biztanle guztiak beti denbora errealean konektatuta egoteko aukera izango dugu.


Iraultza Industrialaren ostean, teknologiaren azelerazioak etenaldi bat egin zuen. Gaur egun, historiak
beste geldiune edo desazelerazio bat eskatzen ari da, baina berrikuntza gero eta azkarrago egingo du
denboran zehar. Ondorioz, pertsonak etengabe egongo dira atzeratuta, eta tentsio horrekin bizi behar
izango dute, bakoitzak ahal duen neurrian testuingurura moldatuz.

Gur egungo irakasleak etorkin digitalak dira. Zoritxarrez haientzak, ikasleak telebista eta bideojoek
munduan hazi dira. Horregatik, metodo tradizionalari uko egitea zaila egiten ari zaie, izan ere, esfortsua
eta seriotasunari uko egitea esan nahi du haientzat.

Comentarios