BA AL DAKIZUE ZER DEN FLIPPED CLASROOM???


Flipped Clasroom metodologia pedagogiko bat da. Metodologia hau Jonathan Bergmann eta Aaron
Sams irakasle estatubatuarrek asmatu zuten 2007. urtean. Irakasle hauek egiten zituzten aurkezpenak
grabatzeko software bat aurkitu zuten, eta hau erabiliz haien klaseak zuzenean grabatu eta sarera
igotzen zituzten bertaratu ezin ziren ikasleentzat. Aaron eta Jonathanek metodologiaren nondik
norakoak finkatu zituzten eta  konferentziak ematen hasi ziren mundu osoan zehar. Horrela, gaur egun
“Flipped Clasroom” izeneko metodologia sortu dutelarik.


“Flipped Classroom” hitzak terminologiari dagokionez “aula invertida” edo “Irauliko ikasgela” esan
nahi du eta horretan oinarritzen da metodologia hain zuzen ere: hezkuntza tradizionalari “buelta”
ematea; hau da, azalpen teorikoak gelatik kanpo ematen dira eta klaseko ordu horiek prozesu
kognitiboen garapenerako erabiltzen da.


Metodologia honetan, betiko etxerako lanak gela barruan egiten dira. Horrela, ikaslea bere ikasketa
prozesuaren arduradun bihurtzen da, lana bere erritmora egokituz eta irakaslearen papera erabat aldatuz,
gidari laguntzaile bihurtuta.


Flipped Classroom metodologiak IKTetan sostengatzen da eta hau izaten da aurrera jarraitzen den
prozedura: irakasleak bideotutorialak prestatzen ditu azalpen teorikoekin ikasleek etxean ikus ditzaten.
Ikasleek bideoak etxean ikusten dituzte eta nahi dituzten apunteak hartzen dituzte; ariketaren bat ere
egin dezakete. Ondoren, sortu zaizkien zalantzak klasean argitzen dituzte denen artean.
Imagen relacionada
Metodo konstruktibistak eta zuzeneko heziketa elkartzen dituen ikuspegi integrala da.


  • ONURAK: Azalpenak bideoen bitartez jasotzeak hainbat abantaila ekarri ditzake. Esaterako:
aniztasuna kudeatze aldera, ikasle bakoitzak behar adina aldiz ikusi ahal izango du azalpena eta
bideoa gelditu anotazioak hartzeko.


  • Bestalde, familiak inplikatzeko aldera, etxeko tutoreen parte hartze eta laguntza bidera
  • dezakegu; izan ere, umeen hezkuntzan familia edota inguruak ezinbestekoak direla badakigu.


  • Tareak gelan lankidetzan eta era aktiboak, aurrera eramatearen abantailak begi bistakoak dira
ere: talde-lanean aritzeko dinamikak gauzatzeko denbora izatea, irakaslearen presentzia eta orientazioa
baliatzea eta, ekidadearen alde, inor etxean bakarrik, laguntzarik gabe, geratzeko arriskua ekiditzea.


  • Ikasleek berehalako “feedback”a jasotzen dute; izan ere, irakasleek denbora gehiago dute
klasean arazoak dituzten ikasleei erantzuteko. Irakasle eta bai ikasleen frustrazioa txikiagoa da:
zailtasun asko izanez gero bideoa askotan ikus dezakete. Gainera, irakasleek kontzeptu zailak denbora
gehiagoz azaltzen dituzte.


  • Metodologia honek emaitza akademiko positiboak izan ditu. Estatu batuetako institutoan
adibidez: ikasleen %50 ez zuen ingelera gainditzen eta metodologia aplikatuta %19ra jaitsi da.
Matematiketan ere murrizketa bat egon da: %44etik %13ra jaitsi da. Are gehiago, arazo diziplinarioetan
ere hobekuntzak egon dira: lehen hiruhileko bakoitzeko 730 baino gehiago egoten ziren; gaur egun 250
inguru.


  • Ebaluazioari dagokionez, prozesu osoa ebaluatzen da eta ez emaitza soilik. Jarrera, motibazioa,
lorpen pertsonalak, prozesu jarraia, ikasleen errendimendua eta bestelakoak ebaluatzen dira.

“Flipped Clasroom” metodologiaren barruan hainbat modelo desberdindu daitezke (Domingo Chica
Pardo, 2016)

  1. Estandarra: bideoak etxean ikusi eta ariketak gelan egin
  2. Eztabaidara bideratutakoak: bideoak gelako eztabaidara edo hausnarketa bultzatzen dute.
  3. Esperimentaziora loturikoa: ikasgai desberdinen edukiak sakontzeko.
  4. Hurbilketakoak: gai baten hasieran adibidez, bideoak gelan ikusten dituzte eta lehen galderak
irakasleari egin.

5. Talde lanera bideraturikoak: jarduera egiteko taldekatzea.

6.Ordutegien birplanteaketa: sarean ordutegi berriak finkatzen dira (lanak entregatzeko adibidez).

7.Irakaslearen rol aldaketa: irakasleak bideoak egiteaz gain, ikasleek ere egin ditzakete.

Comentarios