eLEARNING ETA mLEARNING

Metodologia bat da, eta bere ezaugarri nagusia da non-nahi zabiltzala ere egoera horretan behar duzun informazioa jaso ahal izatea poltsikoko ordenagailu bati esker. Metodo hau gauzatzeko, smarthphonak, tabletak, portatilak, mp4a gailua… Erabil daitezke. Hau ikusita, zer dio Europako batzordeak honen inguruan? Teknologia multimedial berriak eta interneteko teknologiak ikaskuntzaren kalitatea hobetzeko erabili behar dela, baliabide eta zerbitzuak eskuratzeko eta urruneko trukeak eta lankidetza errazteko.


Orain eLearning-aren inguruan hitz egingo dugu. Zer da? u-learning-a edo uLearning-a, nondiknahi
edo ubikuotasunak esan nahi du, leku guztietan zaudela batera. Konektibismoarekin eta mobilitatearekin
du zerikusia. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen dira prestakuntzarako,
gaikuntzarako eta irakaskuntzarako. Lineako prestakuntza edo prestakuntza birtuala ere baderitzo.
Metodo hau gauzatzeko, google docs edo maps erabili daitezke. eLearningaren bidez, lineako edukiak
sortu, transmititu eta antolatzea errazten du, baliabide teknologiko jakin batzuen bitartez.


M-Learning historiari buruz erreparatzen, kontzeptua 1970etako hamarkadan hasten da Britainia Handia
n Open University edo distantzia unibertsitatea sortzen denean. Michael Young soziologo azkarrak
distantzia unibertsitatearen garrantzia azpimarratu zuen etorkizuna iragarriz.

E-Learning historiari dagokionez, 80etan WWW deritzona, HTML hizkuntza eta abar sortu ziren eta
e-learning kontzeptua mamitzen hasten da. 70 eta 80etan beste ikerlari berritzaile batek lehen pausua
eman nahi izan zuen mobilitaterako tablet antzeko ordenagailua diseinatuz... Alan Kay zuen izena.
Pertsona hau informatikako aditu bat zen eta informatika mobilaren asmatzailea, informal learning
kontzeptuaren pioneroa 70etan eta ikaskuntza sozial konstruktibistarena izan zen.

Nola iritsi gara gaur egun arte? Alan Curtis Kay 1968. urtea zen, Alan Kayk Dynabook izeneko
makinaren prototipoa aurkeztu zuenekoa. (Dynabook: Liburu baten antza duen ordenagailua,
ikaskuntzarako simulazio dinamikoak egiteko sortua.) Dynabook ostean, 90ean, telefono mobilak eta
PDA aparailuak saltzen dira merkatuan. Ondoren, 1991ko maiatzean, Apple Classrooms of Tomorrow
(ACOT), Tucson (Arizona), hiriko institutuan egindako esperientzia (Coyote proiektua) ordenagailu
portatilak lotuz harigabeko sareen bidez lortu ziren. Aurrerago, Mlearning-a gauzatzeko liburu
digitaleko irakurgailuak asmatu ziren, adibidez, eReader. Honekin mLearning-erako aproposak, eta
itsuentzat zein gaitasun guztiak dituztenentzat egin zen. Azkenik, Palm enpresa agartzen da. Enpresa
honen bekak eskaintzen ditu unibertsitateek eta enpresek mobile learning-aren kontzeptua probatzeko
eta esperimentatzeko Palm OS sistemaren gainean. 2000. urtean, Europako Komisioak MOBILearn
proiektua sortzen du mLearningaren esparrua zabaltzearren.

Historia ikusi eta ondoren esan behar dugu gaur egun M-learninga enpresetan, administrazioan eta
unibertsitatean ere erabiltzen dela. Horretarako, tresna mobilak ezinbestekoak dira. Unibertsitatean,
wLearning-a hasiko dira gauzatzen laster, gure ikasleak hasten baitira smartphoneak, tabletak,
eReader-ak erabiltzen ikaskuntza prozesuetan.



Comentarios