ERREALITATE AREAGOTUA

Errealitate areagotua teknologia bat da eta errealitatea eta elementu birtualak konbinatzea ahalbidetzen du. Horrela, ingurune bat sortzen du, eta bertan, informazio birtuala gehitzen zaie lehendik existitzen diren elementu fisikoei. Modu honetan, erabiltzaileak informazio aberatsagoa ematen du. Erabiltzailea sarbidea du zenbait motatako gailuen bidez: ordenagailu, mugikor, tablet, etab. Errealitate birtuala eta areagotua ez dira gauza bera. Lehenengoan, guztiz birtuala da, eta bigarrenean, aldiz, ingurune fisiko errealarekin batera errealitate mixtoa sortzen da. 60.ko hamarkadan du bere jatorria, non publizitatean jadanik erabilia zen. Baina “boom-a” smartphonekin batera etorri da, 3G konektagarritasuna eta posizioa detektatzeko sistema eta kamerei esker.
Imagen relacionada



Errealitate areagotua sortzeko prozesua:
1.- Kameraren parean jarri behar da objektu erreala, irudia hartu dezan eta interpretazioa egingo duen
gailura igor dezan.
2,- Kamerak objektua filmatuko du, eta objektu birtuala sortuko da software bidez.
3.- Softwarea programatuta dago eta objektu birtual jakin bat sortzen du kamerak filmatutako objektu
errealaren arabera.
4.- Ordenagailuaren edo mugikorraren pantailan agertuko da objektu birtuala, objektu errealari
gainjarrita, biak gauza bera izango balira bezala.


Honako elementu hauek beharko ditugu errealitate areagotuko sistema bat abiarazteko:


1. Nolabaiteko erreferentzia-marka bat duen objektu erreal bat, interpretazioa egiteko eta objektu
birtual bat sortzeko aukera emango duena.
2. Objektu errealaren irudia hartzeko eta igortzeko gai den kamera edo gailua.
3. Kamerak igorritako seinalea interpretatzeko eta dagokion informazio birtuala sortzeko gai den
softwarea.
4. Irudi errealaren eta birtualaren konbinazioa erakutsiko duen pantaila.
5. Errealitatea areagotutako sistema berrienek beste zenbait teknologia ere biltzen dituzte, hala nola:
azelerometroak, GPSak, giroskopioak, iparrorratzak, etab.

Ordenagailuek dira emaitza onenak ematen dituztenak, hardware sendoa dutelako eta beharrezko
baldintzak soberan betetzen dituztelako. Hala ere, errealitate areagotuak gero eta aplikazio hobeak
ditu mugikor adimendunekin (smartphones) erabiltzeko. Errealitate areagotua maneiatzeko elementu
aproposak dira telefono horiek, behar diren elementu guztiak biltzen direlako gailu berean. Tableten
bidez ere ongi maneia daiteke errealitate areagotuaren teknologia. Oraindik modelo gutxi egon arren,
gero eta eskari eta jarraitzaile gehiago dago merkatuan. Kamera bat eduki behar dute errealitate
areagotua erabili ahal izateko.

Comentarios