GAMIFIKAZIOA

Gamifikazioa jokoekin zerikusirik ez duten jardueretan jokoen teknikak erabiltzea da, hartzailearen
jarreran aldaketa bat eragiteko. Gamifikazioari esker ohikoak edo aspergarriak diren hainbat
eginkizun dibertigarri bihurtzeko aukera ematen zaigu.

Gamifikazio terminoa Nick Pelling programatzaileak sortu zuen 2002. urtean, baina 2010. urtera arte
ez zen zabaldu. Internetaren iraultzarekin batera hainbat web, aplikazio eta sare sozial sortu dira.
Hauen ezaugarri nagusia erabiltzailea estimulatzen dutela da, honek ingurune digital horietan
jarraitzeko.

Gamifikazioak arrakasta izan dezan, aspektu hauek kontuan hartu behar dira:
  • Ziklo laburrak.
  • Zailtasun egokia.
  • Arau eta helburu argiak.
  • Narratiba sinesgarria.


Comentarios