MAKERS MUGIMENDUA




-Zer da? (kontzeptualizaioa, ikuspegi desberdiak egon daitezke).
Maker kultura, kultura kreatzaile edo hirugarren industria iraultza bezala ezagutzen da. Kultura garaikide honek DIY kulturako (Do It Yourself) teknologian oinarritutako hedapena da. Mugimendu honen ideia nagusia ondorengoa da: Edonor da gai edozein ekintza gauzatzeko aditu baten laguntza barik.


Maker terminoa Dale Dougherty estatubatuarrak sortu zuen. Pentsatu dezakegu, makerrak  web generazio bateko kideak direla, zeintzuk pantailetan pixelak sortzeaz gain teknologiaren bidez objektu fisikoak sortzen dituzten.



-Printzipio teorikoak
Jarraian Maker mugimenduaren printzipio teorikoak azalduko ditugu. Maker mugimenduak lau  elementu adierazgarri ditu:
  • 3-D inprimaketa eta eskaneatzea: 3D diseinuaren softwarearen garapena, gero eta errazagoa eta egokiagoa da. Artxiboak banatzea, editatzea eta 3D forman eratzea ahalbidetzen du 3D imprimagailuak. Eskanerrak, objektuak eskaneatzeko aukera gehitzen digu.
  • Arduino/Genuino: Erabiltzea oso erraza den hardware eta softwarean oinarrituta dagoen plataforma ireki bat da. Plaka hauek aukera desberdinak eskaintzen dituzte.
  • Soinu elementuekin eta elementu digitalekin jolasteko plakak. Zirkuituko plakei esker, MakeyMakey modukoei esker -krokodilo pinzak eta USB kableak dituztenak-, ia edozein gauza joysticen pieza edo erabiltzailearen interfaz bat bihurtu daiteke.
  • Robotika edukatiboa: Azken kurrikuluetan pentsamendu konputazionala sartzen ari da era guztietako erronkak ebazteko helburuarekin.

Maker-e segmentazioa:
  1. Zero to maker: Fabrikatzaile bakoitzak hasiera puntu desberdina du. Hala ere, guztiek dute sortzeko inspirazioa. Honek, gizabanakoa  besteek sortutako produktuen kontsumitzaile izatetik norberak sortzeko gai izatera pasatzen da. Zerotik fabrikatzaile izatera pasatzeko bi gauza hartu behar dira kontuan: beharrezkoak diren trebetasunak ikasteko gaitasuna eta beharreko produkzio-bideetarako sarbidea.

  1. Maker a maker: Fabrikatzaileek elkarren artean  kolaboratzen dute eta aurretik sortuta dauden plataformetan laguntzen dute. Hobetzeko eta besteekin konpartitzeko nahiak ahalbidetzen du maker to maker atala. Teknologia iraultza eta sortze nahiak bultzatzen dituzte.

  1. Maker to market: Tallerretatik eta komunitate digitaletatik asmakizun eta berrikuntzazko bolada bat sortzen da. Asmatutako gailu batzuk publiko handiago bat erakarriko du, jatorrizko fabrikatzaileekin konparatuz. Gainera, nahiz eta fabrikatzaile batzuk merkatuan oportunitateak bakarrik bilatu, inpaktua oso handia izan daiteke.

  1. Maker advocate: Haurrentzako museoak eta liburutegi publikoak DIY aktibitate eta herraminta gehiago sustatzen ari dira, bezeroei maker kulturan Zero to Maker atalean eraginpean jartzeko. Maker-espazioko familien kideak eta langileak Maker a Maker atalaren alde agertzen dira. Pertsona hauek, nahiz eta fabrikatzaileak ez izan, maker kulturan segmentu handia osatzen dute.



-Hezkuntzako esperientziak
Alor edukatiboari dagokionez, Maker ikuspuntuak ikuspuntu didaktiko tradizionala ordezkatzen du. Era horretan, proiektuak egiteak curriculumeko edukiak eta konpetentziak era aktiboago batean antolatzea ahalbidetzen du, eta horrek taldean lan egitea eta ikaslearekin egunerokoarekin erlazioak sortzea sustatzen du.

Gainera, arteak eta zientziak bezain alor ezberdinak proposamen metodologiko honetan irmo sartzen ari dira, hortaz Maker ikuspuntua diziplinarteko ikaskuntza bat sustatzeko aukera bikaina da.

Hezkuntza eraldaketa
Makinak esku lanetan gizakiak ordezkatzen ari diren heinean, hezkuntza aldaketa hauetara egokitzen ari da. Ikaskuntza memoristikoan oinarritutako metodo tradizionaletatik eguneratutako beste batzuetara pasatzen ari da. Gatazken ebazpen kooperatiboan oinarritzen da eta, era berean, sormena eta kreatibitatea erabiltzen da. Izan ere, kolaborazioa eta egitearen bidez ikastea dira maker kulturaren bi ezaugarri nagusiak.

 

Hausnarketa, iruzkin kritikoa
Mugimendu honen justifikazio bezala, jarraian azalduko dizuegun hausnarketa prestatu dugu. ¿Zergatik gauza fisikoak egin aro digitalean gaudenean?
90. hamarkadan, software-ra izugarrizko garapena izan zuen eta, gaur egun, edozein gauzarako aplikazioak edo software-ra dago. Gure eguneroko gauzak modu fisiko batean egiten ditugu; jan, bidaiatzea, janztea… Eta erabiltzen ditugun objektuak ere modu berean erabiltzen ditugu. Hortaz, beti objektu fisikoak erabiltzen baditugu, zergatik ez egin guk geuk?
Laburbilduz, Maker Mugimenduak pertsonak subjetu aktibo bezala ikusten ditu. Errealitatearen sortzaileak eta transformatzaileak bezala eta ez kontsumitzaile soil gisa. Prozesuetan fisikoki nahasteak eta besteekin ideia propioak burutu ahal izateak indar handia hartzen du. Gainera, asetasun pertsonalerako eta dinamismo sozialerako iturri da.


Horregatik, bada denbora mugimendu honek hezitzaileen arreta deitu duela. Izan ere, umeen eta nerabeen interesa  erakartzeko STEAMekiko (zientzia, teknologia, ingenieritza, artea eta matematikak) modu paregabea da.
Aurkezpen hau bukatzeko, esan beharra dugu ez genuela maker mugimendua ezagutzen baina oso garrantzitsua dela ikusi dugula. Gainera, etorkizunean irakasle izateko oso baliagarria izango zaigu hau kontrolatzea.
Eskerrik asko





Bibliografia.
eTwinning Laguntza Zerbitzu Nazionala. (2016). Maker mugimendua eTwinningen. 2018ko marxoaren 28an http://etwinning.es/el-movimiento-maker-en-etwinning/?lang=eu -tik berreskuratuta.
Hacedores Maker Community (2014). ¿Qué es el movimiento maker?. 2018ko martxoaren 29an http://hacedores.com/movimientomaker/ -tik berreskuratuta.
Ikitoi. (2017). ¿DE QUÉ HABLAMOS CUANDO HABLAMOS DE “CULTURA MAKER” O “CULTURA HACEDORA”?. 2018ko martxoaren 28an  https://ikitoi.com/hablamos-cuando-hablamos-cultura-maker-cultura-hacedora/ -tik berreskuratuta.

Comentarios